Gogoratzen - Gozategi
HTML-код
- Опубликовано: 9 фев 2025
- Gozategiren disko berriaren abestia: Gogoratzen
Gogoratzen?
elizaren atzen
zu ta ni takatra
trakata flipatzen
alkar arakatzen
ta korapilatzen
nolako lanak askatzen.
Gogoratzen?
auzo aberatzen
motorrak baino erre
gehiago berotzen
biok amorratzen
ez ginen banatzen
ez al zera gogoratzen?
Larogeita hamarraren bueltan
gazte ginenak
manifen belaunaldi
militanteenak
herrigintzaren ikur
ikurren herri batean
ezkertiar abertzale
beti pankartapean.
Bi mila ta hamarraren
lehen gazte gineak
hipotekak jan ditu
ideal gehienak
izandakoaz harro
ahoetan hitzak gainez
ezkertiar abertzale
lehen bai baina orain ez.
Nik zurekin
egon nahi nuen baina
zuk nirekin ez.
Gogoratzen...
Zenbat aldatu diren
gauzak kamarada
iaz heldu nintzen ni
Venezuelara
denbora ihesean
beti besteen etxean
ta zu aurten sartu zara
Eusko Jaurlaritzara.
Aurpegiz aldatu dezu
halbait arinen
erradikala zena
funzionari finen
guztiak du ordaina
ukatu gaituzu baina
zuk nahi ez baduzu ere
gutarikoa zinen.
Nik zurekin
egon nahi nuen baina
zuk nirekin ez
nik zure kin
egin nahi nuen baina
zuk nirekin ez.
Gogoratzen...