Ekitaldia | LUR ALBIZU Azpeitiko Soreasu antzokian, Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 49. urtemugan

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 29 сен 2024
  • Hitzak:
    Borrokarako dei eginaz
    irrintzi bat dabil!
    Euskal Herria diagu zai.
    Zein izan zen aditu zenuen lehen oihua, zein da gogoratzen duzun lehenbiziko protesta,
    lehendabiziko borrokarako arrazoia. Noiz jaio zen herri hau, zein da darabilen hizkuntza, nor gara gu, noiz bilakatu zinen euskaldun, noiz erabaki zenuen konprometitzea, noiz ekarri zintuzten ia nahigabean, nola heldu zara zu honaino.
    Zein izan zen luzatu ziguten lehen eskua, noiz itxi genuen ukabila. Zein irrintzik harrapatu gintuen, momentuz, betiko. Zein irrintzik gonbidatu gintuen lehen aldi horretara.
    Zein izan ziren telebistan ikusi genituen pertsona horiek guztiak, etsaiak, lagunak, liderrak, ikusten ez ziren itzal handi haiek, maitaleak, kideak. Zein izan ziren lehen kide, burkide, izen, abizen fiktizio eta erreal horiek guztiak.
    Zein izan ziren mundua gure txokotik hobe ulertzen lagundu zizuten hitz horiek:
    Independentzia, sozialismo, feminismo.
    Taktiko, kolektibo, kilometro, sindikatu
    greba, estrategia, ekitaldi, erabaki.
    Adostu.
    Adosteko kolpatu, kolpatzeko adostu.
    Herri, alderdi, asanblea, antolakunde.
    Mugimendu eta sufrimendu,
    aurremilitantzia, prozesu eta eztabaida.
    Besteak eta gu, gu eta gutarrak, gutarrak eta besteak.
    Eta gatazka, eta zalantza, plangintza eta iraultza.
    Eta nazio, manifestazio, negoziazio, autodeterminazio eta emantzipazio.
    Eta irabazi.
    Eta ia-ia irabazi.
    Eta askapen; noski: askapen. Askapen nazional, askapen sozial eta sexu askapen.
    Eta berriz feminismo, berriz sozialismo,
    eta berriz herria, eta berriz independentzia.
    Zein izan ziren mundua gure txokotik hobe ulertzen lagundu ziguten esaldi horiek, matte dan askatasunari dana emon biar yakola dioten esaldiak:
    “askapen nazionala eta askapen soziala txanpon beraren bi aldeak dira”
    “Si la organización se aísla del pueblo es como un ciego que anda a tientas”
    “Sacad vuestras sucias manos de Euskal Herria”
    “vamos a poner cocodrilos en el Ebro”
    “Yo no puedo decir eso de esta lucha no es mi lucha”
    “Bueno, esto de hablar en público ha sido siempre bastante complicado para mi”
    “Nik ez nuen borroka egin bakarrik antifrankista gisa, zapalketaren aurka baizik.”
    “Euskal Herria dugu irabazteko”
    “Gauza on eta inportanteak”.
    Zenbat aldiz esan duzu “joan beharra dut”? Zenbat aldiz esplikatu behar izan diezu ondokoei baietz, debalde, musutruk, bueltan gehiegi espero gabe egin duzula aurten ere lan hori? Zenbat aldiz pasa dituzu orduak paper txiki batean apunteak hartzen, informazioa gogoan hartzen, manifestaziorako kilometroak, eta kilometroak, eta kilometroak egiten, eta ondokoarekin geratzen. Zenbat aldiz saldu dituzu boleto horiek, zenbat erosi dituzu, zenbat erosi dituzu saldu dituzulakoan. Zenbat ordu lapurtu dizkiezu lagunei eta oparitu herri baten aldeko ameslarien borroka honi. Zenbat lagun irabazi dituzu, zenbat lagun, kide, maitale oparitu dizkizu bideak. Eta bihar entsaiorik ez, baina bihar bilera, bihar bilera, bihar bilera.
    Noiz entzun zenuen lehen aldiz “borrokari luza zaidan eskua, hona hemen nirea zabalik” eta
    pentsatu zenuen: hor da, gelditu hor. Noiz zabaldu zizuten eskua, noiz eskatu zizuten lehen kafea, noiz erabaki zenuen borrokarako dei horretara batuko zinela, zuk ere kafeak eskatuko zenituela, antolatuko zinela eta antolatuko zenituela beste batzuk, noiz hasi zinen pluralean pentsatzen, herri honetan, mugimendu honetan, amets honetan; amets kolektibo eta eskuzabal honetan.
    Noiz entzun zenuen irrintzi hura, askatasunaren aldeko garrasi hori. Irrintzi hori, mendeetan zehar dabilen oihu hori, gaurdaino iritsi dena. Dabilen irrintzia, dabilen harria, dabilen ukabila, dabilen
    doinua.
    Gaur, atzo bezala. Bihar, gaur bezala. Borrokarako dei eginaz, irrintzi bat dabil. Eta gora gu, eta
    gutarrak, eta gora herria, eta bizitza, eta Euskal Herria askatuta.

Комментарии •