BEC 2013 kartzela (Igor Elortza)

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 6 сен 2024
  • Hementxe gaude ia ia ez
    herritar ez buruzagi
    erabakiak hartu beharrean
    ez direnak bat eta bi
    ta bitartean hainbeste jente
    pentsatua zer etor liteke
    hortxe dugu adi-adi
    hogei urtean zehar egin dut
    makinatxo bat eskari
    orain badakit ezertxo ere
    ez dela etortzen opari
    gogoan dauzkat lehengo kritikak
    hementxe jarri nau politikak
    lehen kexuka zalatari
    eta orain agintari.
    Deitu zidaten aurkeztu nintzen
    ez da esan beharrik zertan
    lehen kalean egon ginenak
    gaur gaude bulegoetan
    eta orduko hainbat kritika
    orain goi-goian gaude jarrita
    ta etrotzen dira bueltan
    utopiaren aldarrikapen
    izanak hainbat urtetan
    orain dakigu, hoiek gauzatzen
    ez dela erraz benetan
    baina neurtuta ahal ta helburu
    geure ahaleginak egingo ditugu
    burua beti ametsetan
    baina hankak lokatsetan.
    Orain burura datozkit hautez
    gaueko hainbat algara
    eguneroko lanean egin
    direnak ahaztun ta traba
    ez zela noski erreza izango
    ez zigun inork ere esango
    ta baneuzkan bihozkada
    hala ere orain ere ni tente
    ateratzen naiz plazara
    gure herri hau eroateko
    denetan ezkerretara
    ta bidea da gauzak ondo egin
    gure babesa haunditu dedin
    denetan baldin bagara
    orain geure ordua da

Комментарии •