ASTINDU Euskal Herriko Unibertsitateak!!

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 13 июн 2024
  • Joan den kurtsoko irailean JARDUN Koordinadorak hezkuntza esparruari dagokionez, lehen pausua eman zuen, Hego Euskal Herriko kanpus nagusietan ASTINDU dinamika martxan jarri zuenean. Gauzak horrela, ASTINDU-k duela bederatzi hilabete abiarazitako kanpaina ixteko eta ikasturteari bukaera emateko, agerraldi bat egin du Gasteizko kanpusean.
    Agerraldian, 2023-2024 ikasturtean burututako lanaz aritu dira: bi kainpaina burutu dituzte, lehen lauhilekoan “hezkuntzak sistema kapitalistaren baitan egun burutzen duen funtzioaz” aritu ziren eta bigarren lauhilekoan “burgesiak Hego Euskal Herriko unibertsitateetan duen esku-hartzea” salatu zuten. Era berean, testuinguruak hala eskatuta, Palestinar Askapenerako Herri Fronteko (FPLP) militanteen eskutik hitzaldiak antolatu zituzten eta unibertsitateetan burututako kanpaldietan parte hartu zuten.
    Bide batez, Euskal Herria independiente eta sozialista batera bidean, “unibertsitatea ezinbestean jorratu behar den borroka esparrua” dela mahaiganeratu dute eta hurrengo ikasturtean, ikasleriaren kontzientziazioaren eta antolakuntzaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa adierazi dute.

Комментарии •